Baiona hiri nagusia

Baiona hiri nagusia

profilvilleorangeBaionako herriko etxea, Gaskoiniatik heldu den Aturriko eta Euskal mendietatik jaisten den Errobiko juntan da. Hiria mundu zabalari idekitzen dion portuaren abiapuntua. Errealitate geografiko hori Baionaren erro eta nortasunaren, baita bere kultura anitzdunaren oinarri eta irudikapenak dira. Ondare hori zaindu eta transmititu behar dugu.

Iparralde osoak Baiona onartzen du hiri nagusitzat. Hegoaldearentzat berdin. Ondorioz, gure parte hartzea akatsik gabekoa izanen da lurralde kolektibitatearen gisako Iparraldearen ezagupen instituzionalaren eraikuntzan.

Seignanx eta Aturri ibaiaren landes bazterreko herri elkargoekin batera bizigune horiei egokitutako egitasmo eta politika publikoen eraikuntzan parte hartuko dugu.

Bukatzeko, Baionako hiriak eta hiriguneak Nafarroako eta Euskadiko elkargo publikoekin elkarlana garatzeko ardura dute, problematika eta interes amankomunen inguruan lan egitea (garraioak, ekonomia, formakuntza, euskara eta euskal kultura…) eta horrela gure heinean, egitasmo herritarrak oinarritzat dituen Europa sozial eta solidario baten eraikuntzan parte hartzea.