Arlo sozialeko eskumen berri bat Euskal Elkargoarentzat

Arlo sozialeko eskumen berri bat Euskal Elkargoarentzat

2018ko urtearen bukaeran, Euskal elkargoak hartu du eskumen berri bat sozial arloan. Parte handi batean, lehengo herri elkargoek eremaiten zituzten ekimen sozialak, bereziki barnekaldean, jarraikiak izango dira eremu berdinetan Herri elkargo berriaren kudeantza pean. Bainan, horrez
gain, bi berrikuntza nagusi azpimarratzekoak dira : alde batetik « Gizarte garapena » deitutako eskumen berri baten bitartez, prebenzioa, esperimentazioak eta gizarte kohesioari lotuak diren proiktuak, Iparralde mailan, kudeatuak izango dira eta bestetik, lurralde guzia estaliko duen Gizarte Ekintzarako Herriarteko Zentro bat (CIAS) sortua izanen da.