Elkarteentzako laguntzen esleitze irizpideei buruz

Elkarteentzako laguntzen esleitze irizpideei buruz

Finkatuak izan diren araudi horiek, aplikatuak izango dira lehen aldikotz 2019ko aurrekonturako.
Prestatze bilkurak, urte hastapaneko behar litezke hasi, erabakiak hartzekoak baitira, apirilan iraganen den herriko kontseiluan. Orai arte egin dugun bezala, etapa guziak hurbiletik segituko ditugu, dispositibo berri hori, behar diren baldintzetan obratua izan zedin eta ekar lezaken gardentasun handiagoa, luzarako eredutzat hartua izan zedin. Berme egonen gira ere, kriterizazio desmartxa hori, ez dadin baliatua izan, elkarteeri banatuak diren diru laguntzen murrizteko.
Dudarik ez izan, gure gogoetak zuekilan partekatuko ditugula.