Euskararen aldeko planari buruz

Euskararen aldeko planari buruz

2017ko uztailan iragan zen  Herriko Kontseiluan, Euskararen aldeko plan bat, aho batez bozkatua izan zen. Konduan hartuz nundik  abiatzen giren, plan hortan finkatzen dira arloka ( erakaskuntza, hiriaren komunikazioa, herriko langileen formakuntza…), hiru urtez lortu daitezkeen aintzinamenduak. Bozkatua izan aintzin, plan hori landua izan da batzorde berezi batean. Prestatze lan horietan, partu hartu dute gehiengo eta oposizioko hautetsi batzuek, zerbitzu buruek eta euskalgintzako ordezkariek. Gure aldetik ere, hurbiletik segitu ditugu gogoeta guztiak, eta hurbiletik segituko ere orai idekitzen den obratze fasea, adostuak izan diren xede guztiak, ongi aplikatuak izan daitezen.