Hautetsiak mehatxatuak promotore batzuengandik

Hautetsiak mehatxatuak promotore batzuengandik

Beste artikulu batean, auzitegi ohia eta De Lacarre plazaren parte baten saltzeko, hartuak izan ziren deliberioak ezeztatu nahiz, Paueko administratibo auzitegian ideki genuen prozeduraren berri emaiten dugu.  Ondotik, jabe berriek beste prozedura bat martxan ezarri zuten, kondenatuak izan gaitezen, obrek jasan dezaketen berantaren erantzukizuna, gure gain ezarriz. Egiteko molde hori salatzekoa da, tokiko bizi demokratikoa jokoan ezartzen baitu.  Kasu honetan hautetsiek ez dute beren interesa pribatua defenditzen, baina bakarrik, herriko interes orokorra. Beren eginbidea betez, promotore batzuen ganik mehatxatuak izaiten dira. Onartu behar ez dugun jokaera !