Baionako uraren kudeaketarako agentzia : Euskal Elkargoak segitu beharreko eredua

Baionako uraren kudeaketarako agentzia : Euskal Elkargoak segitu beharreko eredua

2018ko urtarrilatik harat, Euskal Elkargo berriak , urari lotuak diren  politika guztiak, kudeatuko ditu. Baionako ur zikinen sanotzeko azpiegiturak, herri elkargoko eskumenetan sartuak ziren , aspaldidanik. Aldiz, edateko den  uraren ekoizpena eta banaketa, Baionako hiriak antolatzen ditu. Gainera, beste lantegi pribatu bati azpitratatzeko ordez, hiriak zuzenean (Régie) kudeatzen du. Behin baino gehiagotan azpimarratu dugu, zuzenean kudeatzeko modu horren alde girela. Heldu den Urtarrilaren lehenean,  hiriko zerbitzu publiko hori, herri elkargoaren esku geldituko da eta guretzat eredu bilaka daiteke, bihar Euskal Elkargoak, Ipar Euskal Herri guzirarentzat hartu behar dituen erabakientzat.