Norbanakoaren askatasun eskubideak eta sekuritate kolektiboa, maila berean bermatu behar dituen bideozaintza dispositiboa

Norbanakoaren askatasun eskubideak eta sekuritate kolektiboa, maila berean bermatu behar dituen bideozaintza dispositiboa

Azkeneko hilabeteetan, Baionako hiria, auzo anitzetan, kamara sare bat hedatzen ari da. Ez dugu postura dogmatikorik gai horreri buruz, jakinez kasu batzuetan, kamara baten pausatzeak, ondorio baikorra izan dezakeela biztanleen sekuritateari begira. Bainan iduritzen zaigu, bideozaintza dispositibo baten hedapena , gogoeta sakon baten ondotik finkatutako printzipio batzuetan oinarritu behar dela : zer helburu betetzeko egiten den, zein kriteriorekin hautaturiko filmatutako guneen hautuak, nola ebaluatu bideozaintzaren eraginkortasuna,  biztanleari zor diogun informazio zehatza… Aipaturiko azken puntua garrantzizkoa da, zeren eta legeak dioen bezala, gizabanakoaren askatasun eskubideak errespetatu behar dira.