Ez ditugu igandean lan egiteko aukerak handitzea nahi

Ez ditugu igandean lan egiteko aukerak handitzea nahi

Urte guziz, abenduko azken kontseiluan  eztabaidagai dugu, komertzioek igandetan, beren ateak  idekitzeko ukan dezaketen baimena. Jadanik ugari dira igandeetan lanean hartzeko posibilitateak. Duela 3 urte bozkatua izan den Macron legearen ondorioz, auzapezek beste 7 igande gehiagoz hedatzen ahal dituzte lan egiteko aukerak. Horren obratzeko deliberio guzien kontra agertu eta agertuko gira. Komertzioak, igandeetan  idekitzearen interes ekonomikoa, kasu anitzetan dudan emana da. Eta are gehiago, hortarat bortxatuak direnen kaltetan egiten da : familiako bizia, aisialdiak, engaiamendu pertsonalak…

Aucun commentaire

Ajoutez votre commentaire