CAP 2020 / 2020 HELBURU

Les Prochaines Elections de 2020


On commence à s’y préparer ! L’élargissement et le renouvellement de nos adhérents sont en cours !
Nous restons fidèles à la démarche ouverte et participative initiée en 2014 et structurée sous la forme associative que nous avons maintenue tout au long de ce mandat.

Portée par une forte volonté de rassemblement…

…. notre démarche reste ouverte à des personnes encartées ou pas, à des personnes pouvant être engagées dans des mouvements différents…

…. toutes rassemblées autour de principes et d’orientations partagées :

– réduction des inégalités, justice sociale, action en faveur de l’emploi local, préservation des services publics…
– la transition écologique et énergétique au cœur de toutes les politiques publiques
– solidarité envers les personnes en situation de précarité, les personnes en situation de handicap, les migrants…
– promouvoir l’euskara, renforcer la communauté Pays basque et évoluer vers une collectivité territoriale à statut particulier, soutenir le processus de paix
– prévenir et combattre les discriminations et agir en faveur de l’égalité femme/homme
– démarches participatives dans la gestion des collectivités, complémentarité action publique/engagements citoyens

Nos objectifs d’ici juin !
– Communiquer avec les bayonnaises et les bayonnais : si vous souhaitez nous rejoindre ou nous aider ou si vous souhaitez tout simplement partager des idées avec nous, nous faire part de votre point de vue ou mieux nous connaître…n’hésitez pas à nous contacter à cette adresse :
contact.baiona2020@gmail.com
– Travailler avec tous les volontaires à l’élaboration d’un programme pour la Ville de Bayonne et pour la communauté Pays basque
– Rester ouverts aux discussions avec des organismes politiques qui seraient susceptibles de soutenir notre démarche (via l’intégration de leurs militants à l’association Baiona 2020) ou avec d’autres initiatives municipales qui se rapprocherait de la nôtre.

2020ko Herri Hauteskundeak


Prestatzen hasiak gara ! Kidetza berretsi eta zabaltzen ari gara !
2014ko desmartxa ideki eta parte hartzaileari zintzoki jarraikitzen diogu, elkarte batean egituratua eta kargualdian zehar atxiki duguna.

Herritar ahal bezainbat elkartu nahian…

…gure desmartxa, mugimendu politiko bateko militanteei, edozein mugimendu edo elkartetan ari direnei idekia da…

… denek partekatzen ditugun printzipio eta norabide batzuen inguruan elkartuak gara :

– ezberdintasunen murriztea, justizia soziala, tokiko enpleguaren aldeko ekintzak, zerbitzu publikoen defentsa…
– trantsizio ekologiko eta energetikoa politika publiko guztien bihotzean
– elkartasuna, prekaritatean bizi direnekin, ahalmen urritasun bat dutenekin, etorkinekin…
– euskara sustatu, euskal elkargoa sendotu eta Euskal Herriko lurralde kolektibitate berezi bateruntz joan ; bake prozesua sustengatu
– diskriminazioak saihestu eta borrokatu ; emazte eta gizonen arteko berdintasunaren alde jardun
– desmartxa parte hartzaileak elkargoen kudeaketan, ekintza publikoa/herritarren engaiamenduak elkar osatzearen alde

Gure helburuak gaurtik ekainera !
Baionako biztanleekin komunikatu: gurekin lan egin edo lagundu nahi baduzu, ideiak gurekin trukatu, zure ikusmoldea jakinarazi edo gu hobeki ezagutzeko… ez duda, helbide honetara idatz ezazu: contact.baiona2020@gmail.com
– Nahi duten guztiekin Baionako hiria eta euskal elkargorako programa eraiki
– Gure desmartxa sustengatu nahi luketen antolakunde politikoekin (beraien kideak Baiona 2020 elkartean sartuz) hitz-egiteko prestutasuna agertu, bai eta guregandik hurbil litzatekeen beste herriko iniziatiba guztiekin ere